Mein liebster Feind - Klaus Kinski
Mein liebster Feind - Klaus Kinski | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | Mein liebster Feind |
Jatorrizko hizkuntza | alemana |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta Film biografikoa |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Werner Herzog |
Gidoigilea(k) | Werner Herzog |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lucki Stipetić (en) |
Konpainia ekoizlea | Werner Herzog Filmproduktion (en) |
Edizioa | Joe Bini (mul) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Popol Vuh (en) |
Argazki-zuzendaria | Peter Zeitlinger |
Argumentu nagusia | aktorea eta Klaus Kinskia |
Historia | |
Nominazioak | |
Mein liebster Feind - Klaus Kinski (alemanez, Nire etsai maitea, Klaus Kinski) 1999an egindako film dokumentala da, Werner Herzog alemaniar zuzendariak egina Klaus Kinski aktorearekin eduki zuen harreman trumoitsuaren ingurukoa.
Klaus Kinski aktoreak eta Werner Herzog zuzendariak bost filmetan egin zuten lan elkarrekin. Amazoniako trilogia deitu izan dena, "Agirre edo Jainkoaren haserrea", "Fitzcarraldo" eta "Cobra Verde", bien arteko elkarlanetik ateratako perlak dira. "Nere etsai maitea" honetan Herzogek harekin egindako ibilbidearen errepasoa egiten du Kinski hil eta 8 urtera, aktore eta pertsona ero bezain harrigarri baten biografia bere erara osatuz[1]. Trilogiaz kanpoko beste bi filmak izan ziren Nosferatu: Phantom der Nacht (1978) eta Woyzeck (1978).
Etsaigoa, haserreak eta egoera zailak erakusteaz gain, Herzogek Kinskiren talentuari zion errespetu handia ere ikusi daiteke dokumentalean. Horretarako elkarrizketatu zituen Eva Mattes (Woyzeck) eta Claudia Cardinale (Fitzcarraldo) . Emakumezko bi aktore hauekin egindako elkarrizketak iradokitzen dute Kinskik alde lasaiago bat ere bazuela. Pelikularen azken sekuentzian, Kinski tximeleta batekin jolasten ikusten dugu Peruko oihanean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ zangutano. «Mein liebster Feind - Klaus Kinski» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1999ko filmak
- Werner Herzogek zuzendutako filmak
- Werner Herzogek idatzitako filmak
- Werner Herzogek antzeztutako filmak
- Isabelle Adjanik antzeztutako filmak
- Claudia Cardinalek antzeztutako filmak
- Mick Jaggerrek antzeztutako filmak
- Klaus Kinskik antzeztutako filmak
- Eva Mattesek antzeztutako filmak
- Jason Robardsek antzeztutako filmak
- Maximilian Schellek antzeztutako filmak
- Thomas Mauchek antzeztutako filmak
- Alemaniako film dokumentalak
- Alemanezko filmak